Egoitza Elektronikoa
HASI AURRETIK!
Udalaren Egoitza Elektronikoan tramitatzeko BETEKIZUN hauek soilik dituzu:
NOLA DAGO ANTOLATUTA EGOITZA ELEKTRONIKOA?
Zazpi ataletan sailkatzen da egoitza elektronikoa:
Egoitza ezagutu: Egoitza elektronikoaren inguruko informazio interesgarria jasotzen da.
Tramiteak: Udalaren tramiteen katalogoa, hau da, Udal Zerbitzu Mapa. Atal honetatik, momentu honetan obra txikia eta pasabide baimena eska daitezke soilik. Lanean ari gara tramite gehiago online egiteko aukera emateko. Momentuz, erregistro elektronikoa atala erabiliz eskaera orokor bat egin edozein tramite elektronikoki aurrera eramateko.
Herritar Karpeta: Udalak zuri buruz dituen datuak kontsulta ditzakezu, erroldako informazioa, ordainagiri eta zergak, eskariak eta hasita dituzun espedienteak.
Erregistro Elektronikoa: Udalean erregistro elektronikoa egiteko gunea da, edozein eskaera erregistratzeko gunea. Interesdunak egindako sarrera eta irteera guztiak (bai bulegoan bai telematikoki) ikusteko aukera dago
Faktura elektronikoa: Faktura elektronikoa aurkezteko eta aurkeztutakoak kontsultatzeko Sarrera Puntu Orokorra da.
Kontratatzailearen profila: Udalak argitaratzen dituen kontratu guztien zerrenda eta informazioa jasotzen da baita lizitazio elektronikoa nola egin jakiteko argibideak ere.
Dokumentuak egiaztatu:Digitalki sinatuta jasotako dokumentuen egiaztapena egin ahal dugu.
UDALEKO TRAMITEEI BURUZ
Edozein tramite egin behar denean, burutu aurretik, beharrezkoa den informazio guztia eskuragarri daukazu Egoitza Elektronikoan.
Tramiteak atalean dagoen udal katalogo osoan bakoitzaren xedea, baldintzak, tramitazio epea, administrazio-isiltasunaren eragina, organo ebazlearen identifikazioa, tasarik ordaindu behar den… eta izapide hori beharrezko berme eta jakite maila egokiaz egiteko, informazio guztia eskuratuko duzu.