Egoitza Elektronikoa

Erregistro elektronikoa

Erregistro elektronikoa eta erregistroen kontsulta

Elektronikoki erregistratu

Udalaren Egoitza Elektronikoan tramitatzeko BETEKIZUN hauek soilik dituzu:

  1. ONARTUTAKO ZIURTAGIRI ELEKTRONIKO bat eduki behar duzu.
  2. IDAZKI softwarea instalaturik izan behar duzu.
  3. BakQ erabiliz gero eta tramitatzeko soilik, txartel birtuala deituriko Izenpeko softwarea instalaturik izan behar duzu (Windows sistema eragilerako dago soilik). Herritar karpetarako ez da software hau behar BakQ erabiliz ere.

Erregistro elektronikoan eskaera bat aurkezteko pausuak:

  1. Aukera ezazu izapidetzea.
  2. Bete ezazu inprimakia eta beharrezkoa bada, PDF euskarriko agiriak erantsi.
    OHARRA: PDF formatuan eransten diren agiriak ezingo dute tamaina desberdineko dokumentuak fitxategi bakarrean izan. Kasu hau emango balitz, fitxategi desberdinetan igo behar dira.
  3. Sina ezazu elektronikoki inprimakia
  4. Erregistroak PDF euskarriko inprimaki bat bueltatuko dizu eta bertan erregistro zenbakia, data eta ordua eta egiaztatzeko eta berreskuratzeko beharko duzun egiaztatze-kodea jasoko dituzu.

Gorde edo inprima ezazu erregistro zigilua duen orria, egindako eragiketaren ziurtagiri moduan balioko dizu eta.

Kontuan izan beharko duzu erregistroaren zigiludun orria ez jasotzeak, edo transmisioan errore edo hutsen bat egon dela adierazten duen mezua jasotzeak hartzerik ez dela egon esan nahiko duela eta beste une batean aurkeztu beharko dela edo beste bide batzuk erabilita.

Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak.

 

Erregistroko sarrera eta irteerak -erregistro-idazpenak- kontsultatu

Erregistroko zure sarrera eta irteera guztiak kontsultatzeko aukera ere emango dizu. Horretarako ere ziurtagiri digitala balia dezakezu.

2016. urtetik aurrera Udalari zuzendutako eskabideen sarrera-irteera idazpenak kontsultatu ahal izango dituzu erregistroan, bai online egindakoak, bai aurrez aurre egindakoak.

 

Araudia

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Legazpiko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua.
Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu Herritarren Arreta Bulegora jo beharko duzu.